lunes, 11 de abril de 2011

17-23 URTE BITARTEKO SOPELOZTARREI GIDABAIMENA ATERATZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEA

NORETZAT IZANGO DIRA DIRU-LAGUNTZAK Eskatzaileak,Sopelan erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteak izango dira (1988-1994 bitartean jaiotakoak), gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin dutenak. BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin beharko da eta trafiko zuzendaritzak ziurtatu beharko du horrela izan dela.

  • Gidabaimena Euskaraz kanpainan parte hartu duen autoeskolaren batean atera beharko da gidabaimena.

  • Eskaria aurkeztu orduko,matrikula ordainduta eduki beharko da.

  • Diru-laguntza eskatu ahal izateko azterketa teorikoa eginda izan behar da.

DIRU-LAGUNTZA KOPURUAK


Diru-laguntza matrikula ordaintzeko izango da eta hor ez dira azterketa tasak sartuko. Diru-laguntzetarako mugak hurrengoak izando dira.



  • Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzaileak matrikularen %75a jaso ahal izango du, gehienez 150 euro.

  • Azterketa praktikoa euskaraz egiteagatik eskatzaileak lehen eskola praktikoa doan jaso ahal izango du, gehienez 50 euro.

eta gainera:


BIDAIA ZORAGARRIA ZOZKATUKO DUGU!!!


Europan zehar ibiltzeko


INTERRAIL bidaia

AZTERKETA EUSKARAZ egiten dutenen artean

(22 eguneko bidaia saridunentzat eta hiru lagunentzat).


Uribe Kostako autoeskolak euskaraz


PLENTZIA- Uribekosta autoeskola


SOPELA- Kaiku autoeskola/Sopelana autoeskola/Uribekosta autoeskola


URDULIZ- Kaiku autoeskola